Saudi Arabia

Presoek Saudi Arabian jasaten dituzten tratu txarrak jasotzen dituen txosten bat zabaldu dute

Erresuma Batuko 'The Guardian' egunkariak zabaldu du dokumentua. Haren arabera, erredura eta kolpeen arrastoak dituzte preso politiko askok. 

Salman bin Abdulaziz erregea (erdian). BANDAR ALGALOUD, EFE
arantxa elizegi egilegor
2019ko martxoaren 31
08:20
Entzun

Kazetaren arabera, errege etxearentzan egindako txostena da egunkariak eskuratu duena, bertan jasotzen dira hainbat preso politikoren mediku azterketak. Horietan aipatzen dituzte elikadura txarraren, kolpeen eta erreduren arrastoak dituztela gaixoek. The Guardian egunkariak berak azaldu duenez, txostenari buruzko galdetu diote Saudi Arabiako errege etxeari, baina hark ez du erantzunik eman. 

Osasun arazoak, oinez ibiltzeko arazoak eta kolpeak dituzte presoetako askok. Kasuetako batean, dokumentuak zehazten du presoak ezin duela ohetik altxa elikadura txarragatik eta erredura aztarnak dituela gorputzean: "Zauriak ez dira senndatu utzikeriagatik". Medikuek aholkatzen dute isolamendutik atera eta erietxera eramateko, azterketa gehiago egin ahal izateko.

Tratu txarrak jasan dituzten presoetako asko bakartuta daude, eta medikuek aholkatzen diete agitariei gaixo daudenak aske utz ditzatela. Dokumentua bera errege etxearen esku utziko dute datozen egunetan. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.