Valladolid 1 - 1 Reala

Ez dira esku hutsik itzuli

Azken uneko berdinketarekin etxeratu dira Alguacilenak. Valladolidek sartutako bigarren gola baliogabetu egin dute VAR-aren irudiak ikusi ostean.

jarraia164644.jpg
2019ko martxoaren 31
20:47
Entzun

Aurreko partidetako lehortea amaitzea. Hori zen Realaren helburua gaur Valladoliden zelaian. Baina gauzak ez dira beti nahi bezala ateratzen eta hori gerttu zaie Imanol Alguacilenei ere. Hasieratik nagusi izan da Valladollid, eta nagusitasun horren froga izan da norgehiagoka hasi eta bederatzi minutura Kekok sartutako gola. 

Markagailuan atzetik joateak estutu egin ditu Alguacilenak eta erasoari ekin diote. Ahaleginak eta bi egin dituzte Oiartzabalek eta Januzajek atera gerturatzeko, baina gol aukera garbirik gabe. Bigarren zatian,  etxekoak estu ikusita, Michel zelairatu du Sergio Gonzalezek, eta horri esker baloiaren jabetza berreskuratu dute, eta baita bi eta hutsekoa sartzeko aukerak sortu ere.

Alguacilek, bere aldetik, Juanmi eta William Jose zelairatu ditu bigarren zatian, berdinketa lortzeko itxaropenarekin. Oiartzabal izan da azkenean banakoa sartu duena, amaierarako 11 minutu geratzen zirenean. Azken minutuetan heldu da eztabaida eragin duen jokaldia. Bigarren gola sartu du 84. minutuan Valladolidek, baina VAR-aren irudiak ikusi ostean, baliogabetu egin dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.