Katalunia

U-1eko bederatzi boto emaile inputatzeko eskatu du fiskaltzak

Bi fiskalek bat egin dute Poliziaren Sindikatu Profesionalaren tesiarekin, argudiatuz hautesle horiek ez zirela "elkarlanean aritu" poliziekin.

Independentzia erreferendumaren eguneko irudi bat. EFE
Berria
2019ko apirilaren 1a
07:12
Entzun

"Borondate jazarlea" izan zutela argudiatuta, fiskaltzak Bartzelonako Probintzia Auzitegiari eskatu dio 2017ko urriaren 1ean Kataluniako independentzia erreferendumean bozkatu zuten bederatzi boto emaileri "erresistentzia aktiboa" leporatzeko. Hala, bi fiskalek Poliziaren Sindikatu Profesionalaren tesiarekin egin dute bat, eta epaileari argudiatu diote bederatzi horiek ez zirela "elkarlanean aritu" poliziekin egun horretan.

Sindikatu horrek U-1ean botoa eman zuten hemeretzi pertsona ikertzeko eskaria egin zuen, baina auzitegiko epaileak ezezkoa eman zion, hautesle horiek "izaera pasiboa" izan zutela argudiatuta; ˆhain justu, sindikatuak inputatuak izatea nahi duen bederatzi boto emaileek Poliziaren aurkako kereilak edota salaketak aurkeztu zituzten, U-1ean "zauriak" jasan zituztelako; Bartzelona erdialdean dagoen Pau Claris institutuan eman zuten botoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.