Aljeria

Buteflikak hilaren 28a baino lehen emango du dimisioa

Aljeriako presidenteari egun horretan amaitzen zaio laugarren agintaldia, eta azkenean epea errespetatzea erabaki du, herritarren presioaren ondorioz. 82 urte ditu.

Buteflika presidentea, ezkerrean, artxiboko irudi batean. EFE
Berria
2019ko apirilaren 1a
08:26
Entzun

Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi du erabakia: "Dimititu ondoren hasiko den trantsizio eperako, presidenteak estatu mailako erakundeen funtzionamendua bermatzeko neurriak hartu beharko ditu. Apirilaren 28a baino lehen emango du dimisioa". Osasun arazoak aipatu dituzten arren, aljeriarren protestek eragin zuzena izan dute Abdelaziz Buteflikaren erabakian; 1999az geroztik dago boterean, eta herritarrek "aldaketak" eskatu dituzte herrialdeko kaleetan.

Sei aste dira aljerriarrak Buteflikaren aurka atera direla kalera. Armadak hasieran babesa eman zion arren, haren gizon leialenak, Ahmed Gaed Salah armadako buruak presidentea inhabilitatzeko eskatu zuen iragan martxoaren 26an; hain justu, Buteflikak atzo jakinarazi zuen gobernu berriaren osaketa, eta Salah izango da Defentsa ministrorde.

Orain, Aljeriako Senatuko presidente Abdelkader Bensalahk hauteskundeetarako deia egin beharko du 90 eguneko epean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.