AHTa

Hernani eta Astigarraga arteko AHTaren lanek 47,3 milioi euroko kostua izango dute

Hiru urte eta bost hilabeteko epea jarri dute lanak amaitzeko. 2012an hasi zituzten Hernani eta Astigarraga arteko lanak.

Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministoa eta Arantxa Tapia Jaurlaritzako Ekonomia sailburua, 2017an, Astigarraga eta Irun arteko hirugarren trenbidearen aurkezpenean. /,. JUAN HERRERO, EFE
arantxa elizegi egilegor
2019ko apirilaren 2a
14:02
Entzun

ETS Euskal Trenbide Sarea elkarteak jakinarazi duenez, dagoeneko adjudikatu dute Hernani eta Astigarraga arteko AHTaren zatia. Lanek 47,3 milioi euroko kostua izango dute, eta 41 hilabeteko epean amaituta egongo direla aurreikusten dute.

Berez, Gipuzkoako bi herri horien arteko lanen lehen fasea duela zazpi urte hasi zuten, eta, ETSk aurreratu duenez, horien %40 amaituta daude. Atzerapenen arrazoiez galdetuta, elkarteak azaldu du aldaketak egin behar izan dituztela hasieran adjudikatu zuten proiektuan. Bigarren faseko lanak aurtengo azken lauhilekoan jarriko dituzte abian.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.