Katalunia

Kataluniako Auzitegi Nagusiak Torra ikertuko du desobedientziagatik

Xingola horiak garaiz ez erretiratzeagatik Kataluniako presidentearen kontrako kereila aurkeztu zuen Kataluniako Fiskaltza Nagusiak, eta auzitegiak hura tramitera onartzea erabaki du.

Quim Torra Kataluniako presidentea, gaur, gobernuaren ohiko bilkuran. ALEJANDRO GARCIA, EFE
2019ko apirilaren 2a
18:13
Entzun

Quim Torra Kataluniako presidentea ustezko desobedientzia delitu batengatik ikertuko du Kataluniako Auzitegi Nagusiak. Espainiako Hauteskunden Batzordeak Generalitatearen eraikin publikoetatik xingola horiak erretiratzeko agindu zion Torrari, eta agindu hura garaiz ez zuela bete iritzita, Torra salatzeko bidea hasi zuen batzordeak. Espainiako Fiskaltza Nagusiari eskatu zion Generalitateko presidentea desobedientziagatik ikertzeko. Espainiako Fiskaltza Nagusiak aintzat hartu zuen batzordearen eskaria eta Kataluniako Fiskaltza Nagusiari agindu zion Torraren kontrako kereila bat aurkezteko Kataluniako Auzitegi Nagusian. Orain, auzitegiak onartu egin du kereila, eta Torra ikertuko du. Carlos Ramos izango da instrukzioa gidatuko duen epailea.

Kereilak jasotzen duenez, Kataluniako presidenteak era "kontzientean eta jakinaren gainean" erabaki zuen Espainiako Hauteskunde Batzordearen aginduari muzin egitea. Salaketak nabarmendu du Generalitateko buruak preso dauden buruzagi independentisten aldeko xingolak eta bestelako sinbologia mantendu zuela gobernuaren eraikin publikoetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.