Matxismoa

Gutxieneko bular neurria galdegin dute Nafarroako Zirkuiturako lan eskaintza batean

Zirkuituko arduradunek ohar bidez argitu dute ez dutela "zerikusirik" lan eskeintzarako iragarkiarekin. Garbo Events enpresarena da iragarkia, eta eredu bera erabili izan du beste zirkuitu batzuetan ere emakume laguntzaileak kontratatzeko.

2019ko apirilaren 2a
20:36
Entzun

"Garbo Eventsek irudi oneko bi laguntzaile kontratatuko ditu, asteburuan Nafarroako Zirkuitura bidaiatzeko prestutasunarekin, ostiralean 17:00etan irten eta igandean 19:00etan itzultzeko. Ezinbestekoa bularreko 95 ala 110eko neurria izatea. Lana zirkuituko pilotu bat laguntzea izango da. Soldata: 200 euro, gastuak ordainduta". Horrela dio Nafarroako Zirkuituan laguntzaile aritzeko bi emakume kontratatzeko iragarkiak. Hiru baldintza ezarri ditu Garbo Eventsek asteburuan Nafarroako Zirkuituan pilotu bat lagundu beharko duen emakumezkoa kontratatzeko: ordutegia onartzea, soldata onartzea eta bularraren neurria 95eko edo 100ekoa izatea.

Los Arcoseko Nafarroako Zirkuitua kudeatzen duen enpresak oharra kaleratu du iragarkiarekin "zerikusirik" ez duela ziurtatzeko. "Beti defendatu dugu eskubide berdintasuna eta ekintza, eskari edo, kasu honetan bezala, iragarki sexisten aurka gaude erabat", adierazi du Circuito de Navarra y Los Arcos MotorSport enpresak ohar bidez.

Datorren asteburuan, turismo, erresistentzia eta Formula 4 lehiaketen Espainiako txapelketak jokatuko dira Los Arcoseko zirkuituan, eta ekitaldi horretarako laguntzaileak kontratatzeko iragarkia da Garbo Eventsek argitaratu duena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.