Bulegoetako langileak

Cebeken jarrera salatu dute Bizkaiko bulegoetako langileek

Itun berria sinatzeko patronalak jarritako xantaia gaitzetsi dute LABek deitutako lanuztean. "Gutxieneko bermea eta antzinatasuna kendu nahi digute".

jarraia164790.jpg
Lander Muñagorri Garmendia.
2019ko apirilaren 4a
13:36
Entzun

Itun "duin" baten aldeko borrokan jarraitzen dute Bizkaiko bulegoetako langileek. Iaz hainbat mobilizazio eta lanuzte egun egin eta gero, gaur beste greba egun batera dei egin du LAB sindikatuak. Orain arteko lanuzteetan batasun sindikala egon da —ELA, LAB, ESK, CNT eta CGT deitu zituen lehen grebak, eta ostera CCOO eta UGTk ere bat egin zuten—, baina gaurko deialdi bateratu bat egitea ez da posible izan Txaber Gartzia LABeko bozeramailearen arabera: "Beste sindikatuak ez dira animatu mobilizazio bateratuak egiten, eta pena bat da, sinisten baitugu itunak behar duela proposamen bateratuak egitea".

Lan Harremanetarako Kontseiluaren (LHK) egoitza parean egin dute kontzentrazioa bulegoetako hainbat langilek, eta Cebek patronalak ituna negoziatzeko garaian izan duen jarrera salatu dute: "Xantaia jarri dute mahai gainean, akordioa sinatzeko lehendik geneukan hitzarmenetik bi puntu kentzeko eskatzen baititu: gutxieneko bermea eta antzinatasuna. Baldintzak kaskartuko egingo ziren, eta ezin dugu hori sinatu".

Horregatik LHKri eskaera egin diote negoziazioetan bitartekaritza lana egin dezan, eta bide batez erakunde publikoei ere zuzendu da Gartzia. "Eurei zerbitzuak eskaintzen dizkiegu azpikontratazio bidez, eta horregatik eurei ere badagokie bitartekaritza lan hori egitea". Sektoreko hitzarmen honek 3.000 enpresa biltzen ditu, eta 23.000 langile ordezkatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.