Korrika

Parte hartu Txakur Gorria kolektiboaren ilustrazioen zozketan

BERRIAren Korriklika saiorako zazpi iklustrazio egin dituzte Txakur Gorria-ko kideek. Horietatik lehena ikusgai dago Korrikako webgune berezian.

jarraia164831.jpg
2019ko apirilaren 5a
10:31
Entzun

Abiatu da 21. Korrika Garestik (Nafarroa) eta harekin batera baita BERRIAren Korrikari buruzko webgune berezia eta Korriklika telebista saioa ere. Azken horretan parte hartzen dute Txakur Gorria kolektiboko kideek.

Datozen egunetan, Mugarrika atala egingo dute Txakur Gorria-ko kideek, Korrikak urte hauetan guztietan izandako mugarrietan oinarrituta. Lehen Korriklika saioan ikus daiteke ilustrazio horietatik lehena.

Denera zazpi ilustrazio egingo dituzte saiorako, eta horiek eskuratzeko aukera ere izango du nahi duenak. Horretarako nahiko da Korrikari buruzko BERRIAren webgunean sartu eta zozketarako izen ematea. Izen emateko aukera zabalik izango da apirilaren 15eko 15:00ak arte. Saridunen izenak, berriz, apirilaren 16an jakinaraziko dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.