Erreskatea

Hiru pertsona erreskatatu dituzte helikopteroz Bermeoko itsasertzean

Itsasaldiak bi gizonezko eta emakumezko bat harrapatu ditu haitz inguru batean, Bermeoko portutik gertu.

2019ko apirilaren 5a
09:51
Entzun

Ertzaintzaren eta Gurutze Gorriaren erreskate zerbitzuek hiru pertsona erreskatatu dituzte Bermeoko itsasertzean (Bizkaia). Helikoptero bat eta ontzi bat erabili dituzte erreskate lanetarako, eta hiru lagunak onik atera dituzte uretatik.

Erreskatatuak Bermeoko portutik hurbil dagoen Arrosape kaiean zeuden, arrain irin fabrikaren azpian, arrantzan. Itsas gorak ezustean harrapatu ditu eta haitz inguruan harrapatuta gelditu dira, lehorrera itzuli ezinik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi duenez. Erreskate zerbitzuek 16:45ak aldera jaso dute abisua. Gurutze Gorriak ontzi bat bidali du eta Ertzaintza helikopteroz joan da bertara.

Eskalatzaile bat, Diman

Bestalde, Bizkaiko Suhiltzaileek mendizale bat erreskatatu dute Diman, Baltzolako kobetan (Bizkaia). Zazpi metroko erorikoa izan du eta txorkatila hautsi du. Mendizalea eskuohean eraman dute Baltzolako ermitaraino, eta handik anbulantzian eraman dute Galdakaoko ospitalera (Bizkaia).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.