Korriklika

Euskara eta Nafarroako aldaketa politikoa ardatz, hirugarren 'Korriklika'-n

Ramonik eta Lohitzunek Korrikako abestiak errepasatu dituzte, guztietan gustukoena zein duten erabaki nahian. Saioa Alkaizaren bertsoei lagunduko die eguneko irudi onenen bildumak.

2019ko apirilaren 7a
15:45
Entzun

Nafarroan jarraitzen du Korrikak, hirugarren egunean. Iruñean izan da gaur arratsaldean eta aldarrikapenak izan dira nonahi. Garikoitz Goikoetxea berriemaile bereziak Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendariarekin eta Xabi Gartzia Nafarroako AEK-ko koordinatzailearekin hitz egin du aldaketaren gobernuaz.

Bestetik, Txakur Gorria sormen taldeak ilustrazio bat egin du 19. Korrikan euskal hedabideek elkarlanean egin zuten saio bateratua ardatz hartuta.  Ramonik eta Lohitzunek Korrikako abestiak errepasatu dituzte beren gustukoenaren bila, eta amaitzeko, Saioa Alkaiza Guallarren bertsoei lagunduko diete eguneko irudi onenek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.