Getafe 1-0 Athletic

Ezin izan dio boladari eutsi

Athleticek ezin izan du punturik batu Getaferen zelaian, eta Europako postuetara gerturatzeko aukera galdu du.

jarraia164916.jpg
2019ko apirilaren 7a
20:08
Entzun

Hiru garaipen lortu ditu jarraian, baina gaur ezin izan du laugarrena lortu, eta Athletic esku hutsik itzuliko da Getafetik.

Zuri-gorriek ez dute estuasun handirik izan lehen zatian, baina ez dute gauza handirik egin markagailuan aurretik jartzeko. Getaferen defentsa huts bat izan da Athleticen aukerarik onena. Cordobak atezainaren aurrean jaurtiketa egiteko parada izan du. Jaurtiketak atezainaren gorputzean jo du, ordea.

Larriago ibili da Athletic bigarren zatian. Batez ere, Getafek Angel zelairatu eta hiru aurrelarirekin jokatzea erabaki duenean. 78. minutuan, Agelek berak egin du gola, Herrerin gaindituta.

Athleticek 43 punturekin jarraituko du, beraz, Europako postuetatik hiru puntuko aldera.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.