Albistea entzun

Korriklika

'Korriklika'-ren laugarren saioak Iparraldeari begiratu dio

Ramoni eta Lohitzune Korrikaren aurtengo kanta abesten saiatuko dira. Miren Artetxe Sarasolak Korrikari eginiko bertsoak bilduko ditu gaurko saioak

Berria -

2019ko apirilak 7 12:03

Korrikaren laugarren egunean, prest dago Korriklikaren laugarren alea. Korrikaren gaurko ibilbideak Nafarroa Beherea, Zuberoa eta Lapurdi zeharkatu dituenez, Iparraldeari erreparatuko dio gaurko saioak. Garikoitz Goikoetxea kazetariak Jakes Bortairu AEK-ko Iparraldeko koordinatzailearekin hitz egin du.

Horrez gain, Txakur Gorria sormen taldeak Euskal Herritik kanpo egiten diren Korrikak izan dituzte inspirazio iturri ilustrazio bat egiteko. Ramonik eta Lohitzunek, berriz, Korrikaren aurtengo kanta abesteko saiakera egingo dute. Azkenik, Miren Artetxe Sarasolaren bertsoei lagunduko diete eguneko irudirik onenek.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Miel A. Elustondo Rikardo Arregi Kazetaritza saria jasotzen. ©BERRIA

Miel A. Elustondok irabazi du Rikardo Arregi Kazetaritza saria

Julen Otaegi Leonet

BERRIAn argitaratutako 'Tonban ehortzirik' elkarrizketa sortagatik jaso du saria. Hildako pertsonei egindako elkarrizketak bildu ditu, antolatzaileen arabera, «euskarazko kazetaritzan parekorik ez dutenak». Komunikazio saria 'enpresabidea.eus' webguneak irabazi du.

Ikasle bat Hernaniko Langile ikastolan sartzen, gaur goizean ©Jon Urbe / FOKU

Sindikatuen arabera, grebaren oihartzuna %60koa izan da

Irati Urdalleta Lete

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak esan du ikastetxeen %92ren datuak dituztela, eta  irakasleen %35,2k egin dutela greba. ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deitu dituzte langileak grebara Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren kontra egiteko.

Bortxaketa bategatik jarritako zigorra lau urtetik hirura apaldu dute Bizkaian

Bortxaketa bategatik jarritako zigorra lau urtetik hirura apaldu dute Bizkaian

Arantxa Iraola

Iragarria zuten Bizkaiko epaileek berrikusketa eskeak aztertzeko asmoa, eta lehen ebazpena eman dute

Mexikoko koral arrezifeak kaltetuta daude turismoarengatik, artxiboko irudia ©Oceanus

Frogatu dute lurraren %30 eta itsasoaren %24 kontserbatzeak eragin positiboa izanen lukeela giza ongizatean

Isabel Jaurena

Unai Pascual Ikerbasqueko ikerlariak parte hartu duen ikerketa batean, mundu osoko aktibo natural kritikoak identifikatu dituzte. Giza ongizatean eragiten duten ekosistema natural eta erdi naturalak dira aktibo horiek.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...