KATALUNIA

Antoni Comin izango da JxCren bigarrena Europako Parlamenturako hauteskundeetan

ERCrekin hautsi du Generalitateko Osasun kontseilari erbesteratuak

Comin Bruselan, joan den otsailaren 12an. STEPHANIE LECOQC / EFE
Igor Susaeta.
2019ko apirilaren 8a
13:48
Entzun

Carles Puigdemont Kataluniako Gobernuko presidente kargugabetuaren bigarrena izango da Comin JxC Junts Per Catalunyaren bozetarako zerrendan. Clara Ponsati Hezkuntza kontseilari erbesteratua izango da hirugarrena, eta Gorka Knorr Eusko Alkartasunako idazkari nagusi izandakoa laugarrena.

ERC Esquerra Republicanak Cominen erabakia baloratu du. Marta Vilalta alderdiaren bozeramaileak "zorte ona" opatu dio, eta gaineratu du Cominen zirkunstantziak "argiak" zirela. Izan ere, ERCren eta Belgikara erbesteratutako kontseilariaren arteko harremanak aspaldi gaiztotu ziren. Vilaltak jakinarazi du, gainera, ez diotela Kataluniako Parlamentuko diputatu aktari uko egiteko eskatuko. Auzipetutako gainerako parlamentariak ez bezala, Cominek ez zuen galdu diputatu akta prozesuaren judizializazioa dela-eta, baina botoa delegatzeari muzin egin zion. ERCk, horrenbestez, 31 boto ditu parlamentuan, 32 beharrean.

Comin PSCko kidea izan zen, sozialistekin parlamentaria Kataluniako Parlamentuan 2003tik 2010era. Baina 2014an militante izateari utzi zion. ERCren orbitan sartu zen geroxeago, baina inoiz ez da militantea izan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.