Donostiako metroaren obrak etengo dituzte gauez

Eneko Goia alkateak jakinarazi du ETSk berriz programatuko dituela lanak.

Amara Zaharreko bizilagunak orain bi aste, protesta batean. BERRIA
2019ko apirilaren 8a
19:34
Entzun

Amara Zaharra auzoko bizilagunak kexatzen hasi eta hilabete eta erdira, metroaren obrek gauean eragiten duten zarataren aurrean neurriak hartu dituzte erakundeek. Eneko Goia alkateak Teledonostin azaldu zuenez, gauez obrak etetea erabaki du ETS Euskal Trenbide Sareak, «bizilagunei atseden hartzen uzteko». Hain justu, Morlansetik Kontxarako tartearen obrak berriz programatuko dituzte —bi kilometroko tunel bat egiten ari dira—, eta gaueko txanda kenduko dute, aurrez Benta Berrin egin zuten moduan. Goiak adierazi du berehala sartuko dela indarrean erabakia: «Gaur bertan programazio berriaren arabera lan egingo dute, eta horrek ekarriko du gauean lanak geratzea».

Alkateak berretsi du auzotarren kexak jasoak zituela, eta neurriak eskatu zizkiola ETSri. Ostiral gauean etxe batzuetan eginiko neurketetan oinarritu dira erabakia hartzeko: 40 dezibeletik gorako batez bestekoak jaso zituzten, legez baimendutakoaren oso goitik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.