Zaldi txiki edo poney bat aurkitu dute Lasarte-Orian. Udalak oharra zabaldu du: haren jabea zazpi eguneko epean agertuko ez balitz, adopzioan emango lukete animalia.
Abereak ez du inolako identifikaziorik, eta, haren jabea aurkitzeko asmoz, oharra bidali du Udalak komunikabideetara. Oharra zabaldu eta gutxira, animaliaren jabea agertu zela jakinarazi zuen atzo udalak. Baina gaur goizean ukatu egin dute halakorik, eta berriz ere zazpi eguneko epea zabaldu dute.