Finantzak

Jaurlaritzaren bonu jasangarriek eskaera handia izan dute

600 milioi euro lortu ditu merkatuetan, eta %1,125eko interesa ordainduko du hurrengo hamar urteetan.

Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburua, gobernuaren bonu jasangarriak aurkezten, iazko ekainean.
Iker Aranburu.
2019ko apirilaren 9a
20:00
Entzun

Eskariak eskaintza laukoiztu du Jaurlaritzaren bigarren bonu jasangarrian: 600 milioi eskaini eta 2.508 milioi euroren eskariak jaso dituela jakinarazi du Ekonomia Sailak. Iaz, bonu jasangarrien lehen jaulkipenean, eskaintza (500 milioi) hirukoiztu zuen eskariak (1.500 milioi).

Jaulkipena hauteskundeen aurretik egin nahi zuela esan zuen Pedro Azpiazu sailburuak, atzo, bonu jasangarriak aurkeztu zituenean. Ez du ezer itxaron nahi izan, eta gaurko jada kolokatu ditu.

"Gure finantza produktua merkaturatu duten erakundeek azaldu digutenez, inbertitzaile jasangarrien artean interes gehien sortu duen Estatuko jaulkipen publikoa gara", adierazi du Azpiazuk. Izan ere, inbertitzaileen %60 tipologia horretakoa izan da. 

Bonuen %70 nazioarteko inbertitzaileen esku utzi ditu, eta gainerako %30 Euskadiko eta estatuko inbertitzaileen artean. 

Azken ezarpena hau izan da: Hego Euskal Herria eta Espainia (175,2 milioi); Frantzia (138,5 milioi); Alemania (107,7 milioi); Norvegia (60 milioi); Italia (32 milioi); Suitza (27,4 milioi); Herbehereak (24,8 milioi); Erresuma Batua (11,7 milioi); Hego Korea (10 milioi); eta beste 12,7 milioi Estatu Batuak, Grezia, Andorra, Liechtenstein, Monako eta Portugal artean banatu dira.

Inbertitzaileen tipologiari dagokionez, gehienak inbertsio funtsak dira (%47), eta horien ostean bankuak (%33), erakunde ofizialak, Norvegiako Funts Subiranoa, besteak beste (%12), Aseguruen sektoreko erakundeak (%7) eta, neurri txikiagoan, Pentsio Funtsak, Banku Zentralak eta Enpresa Pribatuak (%1) daude.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.