Korriklika

Hainbat korrikalari arabarren bizipenak bildu ditu 'Korriklika'-k

Korrikak izan dituen leloak aztertu dituzte Ramonik eta Loitzunek eta etorkizunekoak asmatzen saiatu dira. Oihane Perea Perez de Mendiolaren bertsoek lagundu dituzte eguneko irudi ederrenak.

Berria TB
2019ko apirilaren 9a
07:05
Entzun

Arabako lurretan igaro du Korrikak seigarren eguna. Garikoitz Goikoetxea berriemaile bereziak korrikalariekin eta antolatzaileekin hitz egiteko parada izan du eta Bastidan euskalgintzaren eragileek egindako ekitaldiaren nondik norakoak azaldu ditu. Bestalde, Txakur Gorria sormen taldeak lekukoak eragiten dituen sentipenetan oinarritutako ilustrazioa landu du. Korrikak izan dituen leloak aztertu dituzte Ramonik eta Loitzunek. Etorkizunera begira ere jarri dira, lelo berriak asmatzen saiatzeko. Oihane Perea Perez de Mendiolaren bertsoek lagundu dituzte eguneko irudi ederrenak.

Korriklikaren aurreko saio guztiak ikusgai daude BERRIAk Korrikari eskainitako webgune berezian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.