Ezbeharra

71 urteko gizon baten gorpua topatu dute Biriatuko leize zulo batean

Espeleologoa zen, eta Donostiako bizilaguna. Alabak eman zion abisua Poliziari, duela lauzpabost egun etxetik irten ondoren itzultzen ez zela ikusita.

Espeleologo bat leize-zulo batean, artxiboko argazkian. FELIX UGARTE ELKARTEA
2019ko apirilaren 10a
12:44
Entzun

71 urteko espeleologo donostiar baten gorpua aurkitu dute Biriatuko (Lapurdi) leize zulo batean, Sud Ouest hedabideak berri eman duenez. Gaur topatu dute gorpua larrialdi zerbitzuek. Antza, lauzpabost egun baziren gizona etxean falta zela.

Espeleologoa bakarrik irten zen. Itzultzen ez zela ikusita, alabak eman zion abisu Poliziari —espeleologoa da hura ere, Sud Ouest-en arabera—, eta Biriatutik Urruñarako bidean den leize zulo batean atzeman dute gorpua, gaur goizean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.