Indarkeria matxista

Bi gizonezko atxilotu dituzte Barakaldon emakume bati ikutuak eta lapurreta egitea egotzita

Ertzaintzak gertatutakoa ikerkertzen jarraitzen du, erasoarekin lotuta egon daitezkeen herritar gehiago atzemateko.

Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratze bat, Barakaldon (Bizkaia). Artxiboko irudia. LUIS JAUREGIALTZO, FOKU
2019ko apirilaren 10a
17:17
Entzun

Emakume bati eraso egin zioten, joan den igandean, Barakaldon (Bizkaia). Gizonezko talde batek ikutu sexualak egin zizkion eta soinean zeraman dirua lapurtu zion. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak azaldu duenez, 07:00etan gertatu zen erasoa, Barakaldo erdiguneko kale batean.

Kale berean zegoen herritar baten laguntzari esker, emakumeak erasotzaileengandik urruntzea lortu zuen eta Ertzaintzara jo zuen. Poliziak gertakarien lekura joan zenerako, erasotzaileek ihes egin zuten. Hala ere, horietako bi inguruetan atzeman zituen, eta atxilotu egin zituen askatasun sexualaren kontrako delitua eta larderia erabiliz lapurreta egitea egotzita. Atxilotuak 25 eta 26 urteko bi gizonezko dira.

Ertzaintzak gertakariak ikertzen jarraitzen du, erasoarekin lotuta egon daitezkeen herritar gehiago atzemateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.