Euskal Herriko Itzulia

Schachmannek zorigaitza eragotzi du

Liderrak irabazi du Estibalizen, eta Ion Izagirre da bigarren sailkapenean. Alaphilippe, Mas eta Kwiatkowski jokoz kanpo gelditu dira eroriko baten erruz.   

jarraia165052.jpg
Imanol Magro Eizmendi.
2019ko apirilaren 10a
07:13
Entzun

Maximilian Schachmann (Bora) erakusten ari da badakiela bizirik irauten Euskal Herriko Itzulian, eta berak irabazi du Estibalizko etapa. Hamar segundoko gainsaria lortu du, eta 33ren aldea du sailkapen nagusian Ion Izagirre bigarren sailkatuarekiko. Hirugarren Patrick Konrad da, ormaiztegiarraren denbora berean. Bora taldeak bost txirrindulari ditu lehen bost sailkatuen artean.

Sailkapen nagusia hankaz gora gelditu da helmugatik bost kilometrora egondako erorikoarengatik. Faborito asko harrapatu ditu, eta jokoz kanpo utzi ditu, besteak beste, Julian Alaphilippe —11 minutura helmugaratu da—, Enric Mas —1:40ra helmugaratu da— eta Michal Kwiatkowski —ia bost minutura helmugaratu da— . Daniel Martinez kolonbiarra ere erori da, baina hark ez du hainbeste galdu. Hala ere, hiru postu egin du atzera sailkapenean. Lehen hirugarren zen; orain, aldiz, seigarren, liderrarengandik 53 segundora.

Ikusteko dago erori diren izen handien artean zenbatek jarraitzen duten lehian, baina Alaphilippek, esaterako, oinaze aurpegi handiarekin zeharkatu du helmuga. Erorikoa tropeleko kide batek eragin du, aurreko erroberarekin Astana taldeko baten atzeko gurpila jota eta tropelaren erdian erori denean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.