Korriklika

Euskarak Bilbon duen egoera aztertu du 'Korriklika'-k bertako eragile euskaltzaleekin

Ramonik eta Lohitzunek hirietan ala herri txikietan korrika egitearen arteko aldeak aztertu dituzte umoreari eskainitako atalean. Onintza Enbeita Maguregiren bertsoei lagunduko diete eguneko irudirik onenek.

Berria TB
2019ko apirilaren 11
07:20
Entzun

Bilbo izan du geltoki nagusi gaurko Korrikak. Hori dela eta Garikoitz Goikoetxea Korrikarako BERRIAren berriemaile bereziak Bilboko euskararen egoera aztertu du. Iker Martinez de Lagos Euskaltzaleen Topaguneko kidearekin eta Jon Intxaurraga Berbaizu elkarteko kidearekin hitz egin du.

Irudi ikusgarri ugari utzi ditu gaurko egunak. Besteak beste, kazetarien kilometroan jasotakoak. Ohikoa denez, eguneko irudirik onenak bildu gaurko saioak ere. Irudi onenei bertsoak jarri dizkie Onintza Enbeita Maguregik. Kazetaritzan teknologia berriek eragin dituzten aldaketak islatu ditu Txakur Gorria sormen taldeak bere ilustrazioan. Ramonik eta Lohitzunek, berriz, herri txikietan eta hirietan korrika egitearen ezberdintasunak aztertu dituzte.

Korriklikaren orain arteko saio guztiak ikus daitezke Korrikari eskainitako BERRIAren webgune berezian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.