EEE Energiaren Euskal Erakundeak eta Enagasek Bilboko portuan erdibana duten birgasifikazio plantak txikitu egin ditu irabaziak 2018an.
12,1 milioi euroren mozkinak izan ditu, aurreko urtean baino %8 gutxiago. 37,7 milioi euroko EBITDA (interes, zerga, balio galera eta amortizazioen aurreko irabaziak) izan du gas natural likidotuarekin aritzen den konpainiak. Dena den, jarduera handiagoa izan du 2017an baino, orduko 31.539 GW lortu baitu; 2017an, orduko 29.265 GW izan ziren.
Aurreko urtean, 36 itsasontzi sartu ziren portuko plantan, eta 4,91 milioi metro kubiko gas kudeatu zituen. Bilboko Portuaren trafiko osoaren
%6,1 ordezkatu zuen Bahia de Bizkaiak. Gasaren jatorriari begira, hauek dira herrialde nagusiak: Trinidad eta Tobago, Peru, Nigeria, Norvegia eta Qatar. AEBetatik eta Errusiatik ere iritsi zen gasa.