Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Getxon sexu eraso bat egitea leporatuta

Lan elkarrizketa faltsu baten harira andrazko batekin harremanetan jarri eta hura bortxatzea egozten diote

jarraia165142.jpg
arantxa iraola
2019ko apirilaren 12a
15:52
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duen informazioaren arabera, asteazkenean jazo zen erasoa. Gizon batek hitzordua zuen andre batekin, adineko pertsona bat zaintzeko lanpostu baterako elkarrizketa egin behar ziolakoan. Areetan elkartu ziren, eta handik etxera joateko proposamena egin zion gizonak andreari. Behin etxera igota, eraso egin ziola kontatu du emakumeak; sofan esertzeko esan zion, eta atzetik gerturatuta, galtzak kentzera behartu, eta bortxatu egin zuen.

Atzo atxilotu zuten ertzainek gizona, Areetan bertan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.