Kirola

Erremonte txapelketa


Sagardoaren Txapelketa

Segurola eta Endikak finalerdietako lehenengo garaipena lortu dute

Petritegik 38-48 irabazi dio Gaztañagari ligaxkako estreinekoa eta partidurik galdu gabe jarraitzen dute Sagardoaren Txapelketan.

Endikak partidu sendoa osatu zuen finalerdietako lehenengo partiduan.
Endikak partidu sendoa osatu zuen finalerdietako lehenengo partiduan. Maialen Andres

Iñigo Goñi Iradi -

2019ko apirilak 12

Sagardoaren Txapelketako finalerdietako ligaxka ezin hobeto hasi da joku eta emozio aldetik. Segurola eta Endikak (Petritegi) 38-40 irabazi zuten Urriza eta Zalduaren (Gaztañaga) kontra eta partidurik galdu gabe jarraitzen dute txapelketa guztian zehar. Garaipen honekin ligaxka lau punturekin hasi dute garaileek eta Gaztañagak, nahiz galdu, bi puntu lortu ditu.

Partidua oso ederra izan zen, azkarra eta lau erremontistak aritu ziren maila onean. Hala ere, Segurola aurrelaria nabarmendu zen besteen gainetik. Endikak oso ongi hasi zuen partidua, baina Zalduak aurre egin zion eta aurreko lehian Urrizak ere lan handia egin behar izan zuen defentsan. Azken tantoa izan zen partiduko akats nabarmenena, Zalduak sakez falta egin eta gero 38-39 galtzen joan eta gero.

Urrizak 24 tanto egin zituen eta bi huts egiterekin, zenbaki bikainak. Ez zen atzera geratu Segurola 23 tanto eta lau akatsekin. Atzean ere parekotasun handia egon zen nahiz eta Endikak huts egite gutxiago egin eta hor egon norgehiagokako beste gakoetako bat. Txapelketan bi aldiz neurtu dituzte indarrak bi bikote hauek eta bietan nagusitu da Petritegi. Egongo ote da hirugarren partidu bat finalean?

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna