Euskal presoak

Haranburu, Esnal eta Ion eta Unai Parot askatzeko eskatu dute hamar elkarretaratzetan

Preso dituztenetik 30. urtea dute aurten, eta Bagoaz mugimenduak antolatu du mobilizazioa. 250 bat lagun bildu dira. Maiatzaren 7an Senperen biltzera deitu dute, Haranbururen askatasuna galdegiteko.

Angelun egindako elkarretaratzea, gaur eguerdian.
Angelun egindako elkarretaratzea, gaur eguerdian. Bagoaz.

Berria -

2019ko apirilak 13

Apirilean sartzearekin batera, Xistor Haranburu, Jakes Esnal eta Ion Parot eta Unai Parot euskal presoek 30. urtea hasi dute espetxean. 30 urte! Aski da lelopean, Bagoaz mugimenduak hamar elkarretaratze egin ditu Donibane Lohizune eta Baiona artean. Antolatzaileek azaldu dutenez, 250 bat lagun elkartu dira bilkura horietan: 70 Donibane Lohizunen, 45 Angelun, 30 Getarian, 45 Miarritzen, 50 Baionan...

Frantziako Estatuko espetxeetan diren hiru presoen kasuan —Ion Parot, Esnal eta Haranburu; Unai Parot Espainian dute—, baldintzapean aske geratzeko orain arte egindako eskaera guztiak ezeztatu egin dizkiete. Aske uzteko garaia badela aldarrikatu du Bagoaz mugimenduak.