Ikasle mugimendua

Euskal eskola nazionalaren aldeko konpromisoa berretsi du IAk

Ikasle Abertzaleak-ek kongresua egin du, Berriozarren. Antolakunde sozialistatzat jo du bere burua.

Ikasle Abertzaleak antolakundeak Berriozarren (Nafarroa) eginiko kongresua. IA
2019ko apirilaren 13a
07:49
Entzun

«Euskal Eskola Nazionalaren» alde lan egingo du Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak, borroka hori «Euskal Estatu Sozialista» lortzeko «helburu estrategikoan» kokatuz.

«Euskal Eskola Nazionala soilik prozesu sozialista baten baitan izango da posible», azaldu dute IAko kideek antolakundearen VII. Kongresuan, Berriozarren (Nafarroa), eginiko azken hitzaldian.

Aipatutako helburuekin batera, «ildo politiko feminista eta euskaldunean jarduteko konpromisoa» berretsi dute.

Iazko irailean abiatu zuen eztabaida prozesua, eta jakinarazi dutenez, militantziaren %83ak parte hartu du. Azaldu dute kongresuko ponentziari 102 zuzenketa gehitu dizkiotela, eta aho batez onartu dutela azken testua, Errainu izenekoa.

Iazko urrian jakinarazi zuten Sortuk eta Ernaik bertan behera utzi zutela IArekin zuten elkarlana. Ordutik, erakunde autonomo gisa funtzionatu du.

Azkan urtean ikasle mugimenduak martxan jarritako egitasmoen «balorazio positiboa» egin dute IAko kideek: besteak beste, horretarako baldintza egokiak sortzen lagundu ondoren, Unibertsitateko Indar Batasuna taldea eratu izana eta EHU Euskal Herriko Unibertsitateko ebaluazio arautegia aldatzeko eginiko borroka. Horrekin batera, nabarmendu dute ikasleentzako «autodefentsa sareak» sortu dituztela eta «espazio propioak» eskuratu dituztela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.