Euskal Herriko Itzulia

Ion Izagirrek irabazi du Euskal Herriko Itzulia

Bere ibilbideko lorpenik handiena lortu du azken etapa bikain bati esker. Astana taldeak erasora jo du eta orain arteko Boraren nagusitasuna ezerezean utzi du. Hamasei urte ziren ez zuela euskal txirrindulari batek Itzulia irabazten, Iban Mayok 2003an irabazi zuenez geroztik.

Imanol Magro Eizmendi.
2019ko apirilaren 13a
07:48
Entzun

Ion Izagirrek bere ibilbideko egunik gozoena izan du gaur. Etapa harrigarria jokatu du, eta Euskal Herriko Itzulia irabazi du. Euskal txirrindulari batek irabazten duen lehen aldia da Iban Mayo 2003an nagusitu zenetik. Itzulia irabazten duen zortzigarren euskal herritarra da. Azken etapa Adam Yatesek irabazi du. Dan Martin geratu da bigarren sailkapen nagusian, 29 segundora; Emanuel Buchmannek hirugarren egin du, 31ra.

Izagirrek lan zaila zuen, Emanuel Buchmannengandik 54 segundora hasi baitu eguna. Astana taldeak, baina, erasora jo du ezken etapan, eta Bora osoa bota du. Hasieratik erritmo bizia ezarri, eta helmugatik  61 kilometrora jo du erasoa, Azurkiun gora. Jakob Fulgsang taldekidearekin laguntzarekin egin du aurrera Izagirrek, eta haiekin joan dira Adam Yatesek, Tadej Pogaçarrek (UAE) eta Dan Martinek (UAE). Boskoteaj elkarrekin igo du Azurki, eta segundoko aldera pasa da Buchmann. 

"Hankak ez geneuzkan suziriak botatzeko. Baina ibilbideak ematen zuen horretarako...", azaldu du Izagirrek etapa amaitu berritan. Eta lortu du Itzulia lider bukatzea: "Oraintxe shochean baina izango dugu gero disfrutatzeko aukera. Igual norbaitek goitik ere lagunduko zigun, emozionantea izan da...".

Boskotea ondo moldatu da, eta Karakate elkarrekin igo ondore 1.52ko aldea zuten tontorrean, helmugatik 37 kilometrora. Izagirre itzuliko irabazle birtuala zen, eta aurkariak berarekin zeuden ihesaldian. Asentziora elkarrekin hasi dute, eta ordekan liderrak ez du tarterik jan. Buchmmannek adore handia erakutsi du Asentzion gora, bakarrik jardun du, baina iaz ez du tarterik moztu. 1.53ra pasa da. Dan Martinek saiakera egin du azken kilometroetan, baina Izagirrek aldapa behera harrapatu du, eta ez dio ihes egiten utzi. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.