Trafiko istripua

Auto gidari bat hil da Iruña Okan, trafiko istripuan

A-1 autobidean izan da istripua. Bi autok elkar jo dute, eta hil egin da auto bateko gidaria. Beste bat larri zaurituta eraman dute ospitalera.

2019ko apirilaren 14a
14:15
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, auto gidari bat hil da gaur goizean, A-1 autobidean izandako trafiko istripuan. Iruña Oka (Araba) parean da ezbeharra, Espainiarako norantzan.

Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, 11:30 aldera izan da  ezbeharra: bi autok elkar jo dute. Gidarietako bat hil egin da lekuan bertan, eta beste bat larri zaurituta eraman dute Santiago ospitalera. Hiru kilometroko auto ilarak sortu dira A-1ean istripuaren eraginez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.