Reala 6-0 Valentzia

Realak aise hartu du mendean Valentzia

6-0 irabazi du Realak Zubietan.

Realaren partida, gaur, Zubietan. JUAN CARLOS RUIZ, FOKU.
2019ko apirilaren 14a
16:13
Entzun

Erraz irabazi dio Realak Valentziari. Emaitza agerikoa da: zuri-urdinek 6-0 hartu dituzte mendean aurkariak, Zubietan jokatutako partidan. Realak hasieratik hautsi du partidua, eta 2-0 aurretik jarri da 11. minuturako, Eizagirreren eta Bautistaren gol banari esker.

Erreakzionatzen saiatu dira Oscar Suarezen taldeko jokalariak, baina ezin izan dute Realaren atea zulatu. Eizagirrek egin du hiru eta hutsekoa, eta atsedenaldiaren aurretik, bere atean sartu du gola Gaitanek (4-0).

Bigarren zatiaren hasieran indarrez atera dira zelaira Valentziako jokalariak, baina ez die asko iraun esperantzak. Palaciosek eta Eizagirrek egin dituzte zuri-urdinek azken bi golak, eta 6-0 amaitu da partida.

Golak: 1-0, Eizagirre (5. minutua); 2-0, Bautista (11. minutua); 3-0, Eizagirre (30. minutua); 4-0, Gaitan, bere atean (45. minutua); 5-0, Palacios (70. minutua); 6-0, Manu (74. minutua).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.