Athletic 3-2 Rayo

Athletic garaile San Mamesen, Rayoren aurka

Iñaki Williamsek bi gol sartu ditu, eta Iñaki Garciak egin du hirugarrena. Hamar jokalarirekin amaitu dute partida Rayokoek.

jarraia165237.jpg
2019ko apirilaren 14a
16:28
Entzun

Emaitza estua izan da, baina jokoan ez du hainbeste estuasun izan Athleticek Rayo mendean hartzeko. Iñaki Williamsen golarekin, aurretik jarri dira zuri-gorriak. Banakoa egin du gero Rayok, atsedenaldiaren atarian; erdiraketa bat baliatuta, Alex Morenok egin du gola bisitarientzat. Aurrez, penalti bat ere huts egin du Raul Garciak, 18. minutuan.

Banakoarekin ekin diote bigarren zatiari, baina Williamsek aurretik jarri du berriz Athletic, jokoa hasi eta bost minutura. Area barruan hartutako baloia ondo baliatiu du aurrelariak, baloia sarera botatzeko. Raul Garciak egin du etxekoen hirugarrena. Ordurako, hamar jokalarirekin ari ziren Raoyokoak, bigarren zatiaren hasieran epaileak kanporatu egin baitu Advincula. Azkekik, markagailua itxuratzea lortu du Rayok, Raul de Tomasen golarekin. Hiru puntuak, ordea, etxean geratu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.