Kirola

Erremonte txapelketa


Sagardoaren Txapelketa

Gurutzetak lau puntu lortu ditu eta Oialume Zarrek bakarra

Ezkurra II-Garcesek 40-34 garaitu zituzten Goikoetxea V-Barrenetxea IV lehenengo jardunaldiko azken partiduan

Garecesek ongi eutsi zuen Barrenetxearen erauntsia
Garecesek ongi eutsi zuen Barrenetxearen erauntsia Maialen Andres

Iñigo Goñi Iradi -

2019ko apirilak 15

Sagardoaren Txapelketako finalerdietako ligaxka amaitu zen Gurutzetaren garaipenarekin. Ezkurra II eta Garcesek 40-34 irabazi zuten Goikoetxea V eta Barrenetxea IV.aren aurka eta Oialume Zarrek puntu bakarra pilatu du. Beraz, Petritegik eta gurutzetak lau puntu dituzte, gaztañagak bi eta Oialume Zarrek bat.

Partidu berdindua izan zen 28-26ra arte, baina Gurutzetak partidua puskatu zuen 6-0ko partzialarekin 34-26 aldenduz. Azkenengo tantoetan ongi kudeatu zuten abantaila 40-34 irabaziz. Bikote bakoitzeko indartsuek bere papera ongi bete zuten, baina Ezkurra II.ak tanto mordoa egin zituen eta erremontistarik hoberena izan zen. Guztira 23 tanto egin ziuen. Goikoetxeak ez zuen asmatu kantxan kokatzen eta bederatzi tantorekin bakarrik amaitu zuen.

Atzelarien borrokan Garcesek nahiko ongi eutsi zion Barrenetxearen erasoari. Hernaniarrak zenbaki onak eduki zituen; sakez zazpi eta piloteoan bederatzirekin, baina ez zuen irabazterik izan. Gurutzetak ezin hobeto amaitu zuen aurreko ligaxka eta finalerdiak ere bide beretik hasi dituzte.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna