Ikerketa

EHUren eta Tecnaliaren arteko ekoizpen zientifikoa %10 haztea espero dute aurten

Iaz bederatzi milioi euroko aurrekontua izan zuten 50 ikerketa proiektu jarri zituzten martxan, eta 116 argitalpen zientifiko bideratu zituzten.

Lander Muñagorri Garmendia.
2019ko apirilaren 15a
07:40
Entzun

Ikerketaren arloan apustu handiago bat egingo dute EHUk eta Tecnaliak. Iaz 50 ikerketa proiektu jarri zituzten martxan, 116 argitalpen zientifiko argitaratu zituzten, eta aurten ekoizpen zientifikoa %10 gehiago handitzeko asmoa azaldu dute bien arteko elkarlanaren berritzea iragartzeko aurkezpenean. Teknologia gela bi zabaltzeko asmoa azaldu dute, Arabako eta Gipuzkoako campusetan. Horiekin ikerketaren arloan gehiago sakontzeko bidea eskaini nahi dute, eta bertako ikerketa gaitasuna erakartzeko baliatu nahi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.