Gizartea

Migratzaileek Mediterraneoan bizi duten "holokaustoa" salatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak

Itsaso zeharkaldian hildakoen omenezko lore koroa bat utzi dute Espainiako Gobernuaren delegaritzako Atzerrritarren Bulegoan.

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kideak, Espainiako Gobernuak Bilbon duen delegaritzako Atzerritarren Bulegoaren atarian, gaur egin duten protesta ekintzan. MONIKA DEL VALLE, FOKU
2019ko apirilaren 15a
22:40
Entzun

Azken 25 urteetan 35.000 migratzaile baino gehiago hil dira Mediterraneo itsasoan, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak jakinarazi duenez. Heriotza kopuruak migrazioaren auziaren larria islatzen duela ohartarazi dute, eta ziurtatu dute "migratzaile holokaustoa" dela EB Europako Batasunaren mugetan gertatzen ari dena.

Egoera horri erantzuteko neurri eraginkorrik ez hartzea egotzi die plataformak EBko agintariei; "pasibotasunez" jokatzen aritze leporatu diete, urtero milaka giza bizitza itsasoan itotzen diren bitartean.

Hori dela eta, Espainiako Gobernuak Bilbon duen delegaritzako Atzerritarren Bulegora jo dute, eta lore koroa bat jarri dute bertan, Mediterraneoa zeharkatzeko saiakeran hil diren migratzaileen omenez. Hildako 35.595 herritarren izen abizenekin osatutako zerrenda jarri dute ikusgai bulegoaren atarian. Bertan, alderdi politiko gutiei dei egin diete migrazio politikak aldatzera, egun "heriotza politikak" direla ohartarazita.

"Heriotza politika" horien artean aipatu dituzte erreskate zerbitzuen militarizazioa, GKEei erreskate lanetan aritzea eragoztea eta Helena Maleno bezalako ekintzaileen aurka egitea. Pertsonekin trafikatzea egotzi diote Malenori. Malenok Bakearen eta Berradiskidetzearen Gernika Saria jaso zuen iaz. Espainiako Gobernuak Aita Mari ontziari erreskate lanetan aritzeko eragozpenak jarri dizkiola salatu dute, halaber.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.