Zinema

Diego Galan, Donostiako Zinemaldiko zuzendaria izan zena, hil da

Bi garaitan zuzendu zuen zinema jaialdia: 1986-1989 eta 1995-2000

Diego Galan, 2011n. LEONARDO WEN / EFE
Berria
2019ko apirilaren 15a
15:07
Entzun

Donostiako Zinemaldiak berak eman du albistea: Diego Galan zinema kritikari, zinemagile eta zinemaldiko zuzendaria izan zena, 72 urterekin hil da.  1986an izendatu zuten aurrenekoz zinemaldiaren zuzendari, eta 1989ra arte egin zuen lan. Garai horretan Donostiako Zinemaldiak A kategoria berreskuratu zuen.1993an eta 1994an orduko zuzendari Manuel Perez Estremeraren aholkulari izan zen, eta hurrengo urtean berriro izendatu zuten zuzendari. 2000an dimisioa eman zuen —Mikel OIaziregik hartu zuen bere lekua—, baina segitu zuen jaialdiari lotuta, zuzendaritza batzordean jarraitu baitzuen.

2001ean Jack Lemmon nunca cenó aquí (Jack Lemmonek ez zuen inoiz hemen afaldu) liburuan bildu zituen zinemaldiari buruzko pasadizoak.

Telebistarako eta zinemarako hainbat lan dokumental filmatu zituen.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.