Maroko

Khalid El Haddadi Bilbon bizi den Rifeko ekintzailea atxilotu du Marokok

Bere amaren hiletara zihoala atxilotu du Marokok. Haddadi ezaguna da Bilbon, Berebar taberna kudeatzen duelako. EH Bilduren hautagaia da Bilboko udaletxerako.

2019ko apirilaren 16a
07:09
Entzun

Ceutatik (Espainia) Marokora igaro denean atzeman dute Haddadi Rifeko ekintzailea Marokoko segurtasun indarrek, muga zeharkatu bezain laster. Senideek azaldu dutenez, bere amaren hiletara joateko bidaiatu du Marokora. Joan den ostiralean hil zen Haddadiren ama, eta Alhucemas herrira bidean zihoan hari azken agurra ematera. Epaile baten aginduz atxilotu dute. EFE agentziak aipatzen dituen polizia iturrien arabera, legez kanpoko migrazio delitua leporatzen diote.

Haddadi Bilbon bizi da 90eko hamarkadaz geroztik, eta ezaguna da hirian, Berebar jatetxeaz arduratzen delako. EH Bilduren hautagaia da hurrengo udal hauteskundeetan, Bilboko udaletxerako, zerrendaren 20. postuan.

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak jakinarazi duenez, Marokok ez dio atxilotuari emandako tratuaren berri eman Espainiak Tetuanen duen kontsulatuari. Plataformak salatu du Haddadik ezin izan duela bere abokatuarekin elkartu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.