Migratzaileak

'Aita Mari' itsasontziak Greziara joateko baimena lortu du

Gaur arratsaldean bertan Balearrak utzi, eta laguntza humanitarioa eramateko bidaia hasteko asmoa dute

arantxa iraola
2019ko apirilaren 16a
07:37
Entzun

Egunak egin ditu 'Aita Mari' itsasontziak Greziara laguntza humanitarioa eramateko era emango zion bidaia hasteko baimenaren zain; gaur lortu dute. Balear uharteetan dago, Palmako portuan, eta Espainiako Sustapen Ministerioaren argi berdea ezinbestekoa zuen; izan ere, Portugalgo agintarien baimena bazuen, baina Espainiako agintariek ez zuten ontzat ematen.

Gaur arratsaldean bertan itsasontzia abiarazteko asmoa dutela esan dute Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeko ordezkariek. Greziako uharteetan laguntza premian diren migratzaileei arta emateko materiala daramate. "Lesbosera daramagu. Premia handia dute han", ohartarazi du Marco Martinez Estebanek, itsasontziko kapitainak. Abiapuntu bat izatea espero dute; izan ere, itsasasoan bertan arriskuan diren iheslariak salbatzeko xedea du ontziak. "Beste kolaborazio askoren lehen urratsa izatea espero dugu, eta aurki Libiara joan ahal izatea; han jendea hiltzen ari da",

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.