Gizartea

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Erandioko itsasadarrean

Hldakoak 67 urte zituen. Ibaizabalen aurkitu dute haren gorpua, indarkeria zantzurik gabe.

2019ko apirilaren 17a
10:02
Entzun

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailak jakinarazi duenez, 67 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu zuten atzo Erandion (Bizkaia). Ibaizabal ibaiaren ur gainean atzeman zuten, 21:45ak aldera. Segurtasun Sailak azaldu du ez duela indarkeria zantzurik aurkitu gizonezkoaren gorpuan, eta auzi medikuaren esku utziko dutela, heriotzaren zergatiak argitzeko.

Bestalde, Hondarribian desagertu den Legateko gazte bat bilatzeko lanei ekin diete berriz gaur goizean. Ertzaintza, Gurutze Gorria, itsasoko laguntza eta suhiltzaileak ari dira elkarlanean. Justiz inguruan hasi zituzten atzo bilatze lanak, eta desagertutakoaren ibilgailua aurkitu zuten han. Sendiak eman du desagertzearen berri. Gazteak esana zien arrantzara joango zela inguru horretara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.