SUDAN

Omar al-Baxir presidente ohia kartzelatu dute

Karguan 30 urte egin ondoren, armadak joan den ostegunean kendu zuen

Al-Baxir, 2015eko argazki batean. KIM LUDBROOK / EFE
Igor Susaeta.
2019ko apirilaren 17a
13:28
Entzun

Haren ingurukoek jakinarazi dutenez, Khartum hiriburuko Kobar segurtasun handiko espetxera eraman dute. Kartzelako iturrietako baten arabera, bakartuta dago. Boteretik kendu zutenetik, haren etxean eduki dute atxilotuta. Trantsiziorako Kontseilu Militarrak agintzen du Sudanen lehengo astetik, eta Awad Mohamed Ahmed Ibn Ouf Defentsa ministroa dago agintean. Al-Baxir "toki seguruan" zegoela adierazi zuen duela egun batzuk.

Duela hamar-hamabost urte Sudan mendebaldeko Darufur eskualdean gerra krimenak eta gizateriaren kontrako krimenak egitea leporatzen dio Al-Baxirri Nazioarteko Zigor Auzitegiak, eta 2009an eman zuen hura atxilotzeko agindua. Baina militarrek ez dute presidente zena Hagara estraditatzeko asmorik. Joan den astean jakinarazi zutenez, Sudanen bertan epaitu nahi dute, "haren kontrako akusazioak frogatzen badira". Ugandako Atzerri ministro Henry Oryem Okellok Reuters berri agentziari adierazi dionez, herrialdea pentsatzen ari da Al-baxirri asiloa eskaintzea. Baina Nazioarteko Justizia Auzitegiko estatu kide gisa, Ugandak Al-Baxir entregatu beharko luke.

Bien bitartean, herritarrek ez dute Trantsiziorako Kontseilu Militarrak proposatutakoa onartzen, eta Defentsa Ministerioaren eraikinaren aurrean jarraitzen dute kanpatuta, gizarte zibileko taldeek zuzenduta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.