Hilberria

Hil egin da Txomin Solabarrieta ohorezko euskaltzaina

Apaiz ondarroarrak euskara sustatu zuen Bizkaiko parrokietan, eta elizbarrutiko itzultzaile ofiziala izan zen.

jarraia165336.jpg
2019ko apirilaren 18a
09:29
Entzun

Txomin Solabarrieta Etxaburu ohorezko euskaltzaina hil egin da. Bilboko elizbarrutiak atzo jakinarazi zuen oso gaixo zegoela. Solabarrieta Ondarroan jaio zen, 1927. urtean. Apaiza izan zen, eta euskara sustatzen jardun zuen Bizkaiko parrokietan. Horrez gain, Adorez taldeko kide ere izan zen, eta parte hartu zuen hamabost hiztegiren argitalpenean.

Solabarrieta ohorezko euskaltzain izendatu zuten 2018ko apirilaren 27an, eta Urrezko Luma jaso zuen 2011ko Bilboko Liburu Azokan.

Idatzi zituen lanen artean dira Sinonimoen hiztegia (elkarlanean, 1984), Adorez hiztegiak: euskara-gaztelania = castellano-vasco (elkarlanean, 2009) eta Eskola hiztegia: oinarrizko hiztegia (elkarlanean, 2013).

Andres Urrutia Euskaltzaindiko lehendakariak adierazi du Solabarrietak "giza testigantza egokia" eman duela, "fedea eta euskara uztartuz". Haren esanetan, "euskara bizia jasotzeko gogoa zeukan", eta hiztegigintzaren bidez egin du hori.

Euskaltzaindiak zabaldu duenez, hileta-elizkizuna apirilaren 24an izango da, BegoƱako baselizan (Bilbo), 19:00etan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.