Maroko

Aske utzi dute Khalid el-Haddadi, Bilbon bizi den Rifeko ekintzailea

Igandean atxilotu zuen Marokok El-Haddadi, amaren hileta dela-eta jaioterrira itzuli zenean.

jarraia165339.jpg
2019ko apirilaren 17a
09:58
Entzun

Marokoko segurtasun indarrek igandeaz geroztik izan dute atxilo Khalid El-Haddadi ekintzailea. EH Bilduren Bilborako hautagaia asteburuan atzeman zuten, amaren hiletara joateko asmoz muga zeharkatu zuenean. Ostiralean hil zen Haddadiren ama, eta Alhucemas herrira bidean zihoan hari azken agurra ematera gelditu zutenean.

Gaur goizean, Jone Goirizelaia Bilboko EH Bilduko alkategaiak gutuna bidali du Marokoko kontsuletxera ekintzailea aske uzteko eskatuz, Bilbora itzuli eta "bere bizitzarekin jarraitu ahal izateko". Bilboko San Frantzisko auzoan dagoen Berebar tabernaren jabea da El-Hadadi.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.