Reala

Zurutuzak urtebetez luzatu du kontratua Realarekin

2020ko ekainaren 30a arte geratuko da erdilaria Donostian.

Aperribai eta Zurutuza. JON URBE, FOKU
2019ko apirilaren 17a
10:15
Entzun

Akordioa lortu dute Realak eta David Zurutuzak, eta azkenean denboraldi amaieran bukatzen zen kontratua beste urtebetez luzatzea hitzartu dute, 2020ko ekainaren 30era arte. Hala aurreratu du taldeak bere webgunean.

Taldea bigarren mailan zela heldu zen Realera Zurutuza, 2008ko azaroan. Bera izan zen goera ahalbidetu zuen jokalarietako bat eta taldekideentzat erreferente bilakatu da azken urteetan. Bi aldeen arteko negoziazioak hainbat hilabetez luzatu dira, baina azkenean itxi dute akordioa. Hala ere, erdilariak argi utzi du hurrengoa izango dela Donostiako taldean jokatuko duen azken denboraldia.

Gaurkoa taldearentzat "egun handia" dela nabarmendu du Jokin Aperribaik, eta pozik agertu da erdilariak hartutako erabakiarekin. Zurutuzak, berriz, zaleek emandako indarra eskertu du  eta "bihotzez" hartiuta erabakia izan dela zehaztu. "Oso seguru sentitzen naiz. Ilusio handia dut. Proiektu berria eraikitzen ari gara eta parte hartu nahi dut".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.