AEB-ak

AEBetako Kongresuak azalpenak eskatu dizkio Muellerri, Trumpi buruzko txostenaren auzian

AEBetako justiziak eskuragari jarri du dokumentua. Bertan, Robert Mueller fiskal bereziak hamar gertaera aipatzen ditu non zalantzan jartzen den Donald Trumpek justizia oztopatu ote zuen.

William Barr, AEBetako fiskal nagusia. ERIK S. LESSER, EFE
2019ko apirilaren 18a
09:32
Entzun

Ez zen egon ustelkeriarik. Hori ondorioztatu du William Barr AEBetako fiskal nagusiak Robert Muellerrek osatutako 400 orriko ikerketa txostena irakurri ostean. Errusiaren eta Donald Trump buruzagi errepublikanoaren arteko balizko harremanei buruzko dokumentua gaur jarri dute eskuragarri. Ondorioekin pozik agertu da Trump bera, baina ohartarazi du "azkeneraino" helduko dela halakorik gehiago gerta ez dadin.

Txostenak jasotzen dituen informazioek, hala ere, zalantzan jartzen dute AEBetako presidentearen errugabetasuna, eta iradokitzen dute estatuburuak justizia oztopatzeko ahalegina egin zuela. Barren iritziz, ordea, ez dago halakorik baieztatzeko froga nahikorik. Fiskal nagusiak berak aitortu du dokumentua argitaratu aurretik hura irakurtzeko aukera izan zutela presidentearen abokatuek, baina nabarmendu du estatuburuak ez zuela hura zentsuratzeko ahaleginik egin.

Muellerrek dokumentuan jasotakoaren arabera, Errusiak 2016ko presidentetzarako bozetan eragiteko zabaldutako informazioa "euren mesedetan baliatzeko asmoa" zuen orduan presidentegaia zen Trumpen taldeak. "Gure ikerketan hainbat Poliziaren ikerketan esku-hartzea helburu zuten ekintzak aurkitu ditugu, tartean baita Errusiaren parte-hartzeari buruzko ikerketan eragitea helburu zutenak ere", dio txostenak.

Dokumentua bera publiko egin duten arren, bertako hainbat pasarte zentsuratu egin dituzte, Barren esanetan, "informazio zerbitzuen lanari kalterik ez egiteko eta ikerketapean dauden auzietan ez eragiteko" helburuarekin.

Fiskal nagusiaren ondorioek Alderdi Demokrataren haserrea eragin du eta Muellerren azalpenak ezkatu dituzte. Maiatzaren 23a baino lehen Kongresuan agerraldia egin dezala eskatu du Jerrold Nadler buruzagi demokratak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.