Kirola

Erremonte txapelketa


Sagardoaren Txapelketa

Oialume Zar aukerarik gabe geratu da finalean sartzeko

Petritegik 40-36 irabazi du Gurutzetaren aurka eta nahikoa du 26 tanto egitea azken jadunaldian finalean egoteko. Azken jadunaldiko Gaztañaga eta Gurutzetaren arteko irabazlea finalera sailkatuko da.

Zalduak partidu bikaina jokatu du garaipena lortuz.
Zalduak partidu bikaina jokatu du garaipena lortuz. Maialen Andres

Iñigo Goñi Iradi -

2019ko apirilak 18

Sagardoaren Txapelketako ligaxka asko argitu da bigarren jardunaldiko bi partiduak jokatu eta gero. Segurola eta Endikak irabazten jarraitzen dute eta finalerako ia sailkaturik daude. Petritegi ordezkatzen duen bikoteak 26 tanto egitearekin nahikoa du, azken jadunaldian, finalean egoteko. Gainera partidu hori aukerarik gabe dagoen Oialume Zarreko Goikoetxea eta Barrenetxearen aurka dute.

Urriza eta Zalduak (Gaztañaga) 40-32 garaitu zituzten Goikoetxea eta Barrenetxea txapelketako finaletik kanporatuz. Bi punturekin ez dute sailkatzerik. Bai ordea Gaztañaga ordezkatzen duen bikoak. Azken partidua Ezkurra II eta Garcesen aurka jokatuko dute. Bi bikoteek seina puntu dituzte eta irabazlea finalerako sailkatuko da. Ezkurra II eta Garces (Gurutzeta) 36 tantotan geratu dira Segurola eta Endikaren aurka eta hauek zortzi punturekin sailkapena eskura dute. 

Bi partiduak izan ziren lehiakorrak. Endika nabarmendu zen lehenengoan eta Zaldua bigarrenean. Bi bikote gorriek agindu zuten eta nahiz eta urdinak saiatu eta momentu askotan gertu egon, beti atzetik joan ziren amaieran aukerak galduz, batez ere Goikoetxea eta Barrenetxeak. Ezkurra II eta Garcesek beste aukera bat iznago dute azkenengo partiduan. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna