Futbola-Lehen Maila

Eibarren lan onak ez du saririk izan (0-1)

Atleticok 84. minutuan sarturiko golak punturik gabe utzi ditu etxekoak

Sergio Alvarez Eibarreko jokalaria baloiar atzetik lasterka. JON URBE / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2019ko apirilaren 20a
18:18
Entzun

Gola: 0-1: Lemarrek (85. min.).

Ondo jokatu, baina merezitako saririk ez. Eibarri askotan pasa zaio hori sasoi honetan. Gehienetan irabazi beharreko partidak berdinketa bilakatu dira; gaur, aldiz, merezitako berdinketa porrot bilakatu da. Eibar Atletico Madrilen pare egon da, aurre egin dio, eta biek taldeek izan dituzte gol aukera asko, baina aurkariek bakarrik asmatu dute. Lemarrek sartu du gola, partidako azken txanpan (84. min.). Bost jardunaldi falta dira liga bukatzeko eta zortzi puntuko aldea du jaitsiera postuekiko.

Eibar eta Atleticoren arteko partida pentsa zitekeena baino askoz irekiagoa izan da. Horren froga, estatistika: Eibarrek hamar aldiz jaurti du atera, eta Atleticok zortzi. Guztietan garbiena, gainera, aurrenekoa izan da, eta Atleticok izan da. 8. minutuan Correa Dmitrovicen aurrean bakarrik gelditu da eta etxekoen atezainak geldiketa bikaina egin du. Serbiarrak meritu handiko geldiketa pare bat izan ditu.

Oblak Atleticoren atezainak ere lan asko izan du. Lehen zatiaren amaieran eta bigarrenaren hasieran batez ere. Enrich izan da hura gehien estutu duena, erdiraketa eta geldikako jokaldietan, baina hark ez du asmatu. Eibarrek oso ausart jokatu du, Atleticoren arean presionatuz . Gola jaso ondoren bi aukera on izan ditu, baina ez Kike Garciak ezta  Jordanek ere ez dute asmatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.