Pilota

Victor aurrera, behetik gora eginda (22-13)

Bakaikoa baino gehiagoizan da partidaren erdi aldetik aurrera, eta Irribarria izango du hurrengo aukrair buruz burukoan.

Victor Esteban bere burua lurrera botatzen pilota zail bat bueltatzeko. GORKA RUBIO / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2019ko apirilaren 20a
20:27
Entzun

Markagailua: 3-0, 3-1, 4-3, 4-4, 6-4, 6-6, 7-7, 10-10, 10-12, 12-12, 19-12, 19-13 eta 22-13

Victor Estebanek behetik gora eginda irabazi dio Joanes Bakaikoari Ezkarain (Errioxa,Espainia) , eta buruz buruko txapelketako final-zortzirenetarako sailkatu da (22-13). Irabazleak Iker Irribarria izango du aurkari hurrengo igandean, Eibarren.

Victorrek eta Bakaikoak ez dute partida onik jokatu. Hasieran batez ere huts asko egin dituzte. Victorrek eskuin eskua ez zuen erabat ondo, eta horrek bere jokoa baldintzatu du. Bakaikoak ere ez du maila izugarririk eman, baina nahikoa 10-12 aurreratzeko. Ordurako Victorrek bost huts eginak zituen.

Itxura txarra zuen partidak Victorrentzat, baina lehen atseden luzeak mesede egin dio. Burua hoztu, ideiak argitu eta zuzenago jokatzen hasi da, noiz eta nola arriskatu behar zuen garbiago ikusiz. Sakea berreskuratu eta partidaren kontrola hartu du, eta horri esker 9-0eko partziala egin (19-12). Tanto sorta horrek erabakita utzi du kanporaketa. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.