Real Madril 3 - 0 Athletic

Europa urrunago

Lehen zatian ondo moldatu diren arren, bigarrenean ezinean aritu dira Garitanorenak.

jarraia165450.jpg
2019ko apirilaren 21a
18:34
Entzun

Urteak zeramatzan Athleticek Beranbeun irabazi gabe, eta hala itzuli da gaurkoan ere etxera. 3-0 irabazi dio Real Madrilek, eta beste behin ere Karim Benzema izan da gaurkoan ere goleatzaile nagusi. Berak sartu ditu etxekoen hiru golak. Orain Athleticek urrunago du Europa. 

Azken partidetan baino hobeto aritu dira gaurkoan Zinedin Zidanerenak, Bilbokoen kalterako. Lehen zatian nahiko ondo aritu dira Gaizka Garitanorenak, nahiz eta baloiaren gaineko kontrola gehienbat etxekoen esku egon. Dena den, egia da baita ere, gol aukera gutxi sortu dituztela zuri-gorriek. 

Atsedenaldiaren ostean, ordea, oso bestelako taldea atera da. Bigarren zatia hasi eta berehala sartu du Benzemak lehen gola. Handik gutxira, Herrerinen huts bat baliatuta, erabakita utzi du partida. Bi eta hutsekoarekin nahikoa ez, eta amaitzeko minutu gutxi falta zirenean hirugarrena sartu du madrildarrak atean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.