'Aita Mari' ontzia

Greziako Kios irlara heldu da 'Aita Mari' ontzia

Botikak eta elikagaiak utziko dituzte uhartean, eta jarraian Lesbosera abiatuko dira. Han osasun arreta eskainiko diete iheslariei.

'Aita Mari' ontzia artxiboko argazki batean. CABALAR, EFE
2019ko apirilaren 22a
07:55
Entzun

Joan den asteartean abiatu zen itsasontzia Balear Uharteetatik (Herrialde Katalanak), eta gaur goizean heldu da Greziako Kios uhartera. Botikak, arropak eta bestelako giza laguntza utziko du irlan, eta jarraian Lesbos aldera abiatuko da. Han dagoeneko badute talde bat iheslariei osasun arreta eskaintzen diena, eta haiei laguntzea izango da Aita Mari-ko ekintzaileen helburu nagusia.

Hasieran, erreskate lanak egiteko asmoz ziren joatekoak Greziara, baina Espainiako Gobernuak ez die horretarako baimenik eman. Hala ere, ekintzaileek ez dute itxaropena galdu. "Badira lau urte gure kideak Grezian osasun arreta ematen hasi zirela, eta, beraz, harreman onak ditugu hango agintariekin, horrek agian aukerak zabalduko lizkiguke erreskate lanetan laguntzeko", azaldu du taldeko kide batek.

Kezka ere agertu dute Libiako egoeraren inguruan. Izan ere, azken asteetan okerrera egin dute istiluek, eta horrek handitu egin du iheslarien kopurua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.