Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso egitea leporatuta

Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratze bat, Gasteizen, iazko apirilean. JUANAN RUIZ, FOKU
2019ko apirilaren 23a
13:04
Entzun

Ertzaintzak 34 urteko gizon bat atxilotu du gauerdian Gasteizen, genero indarkeriako delitua leporatuta, bikotekideari eraso egiteagatik. Emakumea ospitalera eraman behar izan dute. Koroatzearen auzoko etxebizitza batean gertatu da erasoa.

Ertzaintzak bizilagun baten deia jaso zuen, esanez emakume bat laguntza eske ari zela oihuka etxebizitza bateko leiho batetik, eta gizon bat joka ari zitzaiola. Poliziak, hara agertu, eta berretsi zuen emakumea zaurituta zegoela.

Andreak salatu du eztabaida baten ondoren izan dela erasoa. Ertzaintzaren arabera, tokira bertara joan zirenean arnasteko arazoak zituen andreak, gizonak besoetatik eta lepotik indarrez heldu ziolako.

Emakumea anbulantzian eraman dute Santiago ospitalera. Gizonezkoa atxilotu egin dute, eta epaitegira eraman dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.