Telebista

'Autentikoak' ostegunean iritsiko dira ETB1era

Fermin Etxegoienek eta Mikel Pagadizabalek elkarrizketa saio berri bat aurkeztuko dute. Aktualitateari lotuta egongo da.

Fermin Etxegoien eta Mikel Pagadizabal. ETB
urtzi urkizu
2019ko apirilaren 23a
15:59
Entzun

Gonbidatu ospetsuak zein anonimoak bilduko dituzte ostegun gauetan ETB1eko saio berrian: Autentikoak.

Emankizunaren funtsa elkarrizketak izango direla iragarri du ETBk. "Aktualitateari lotuta ere egongo da, eta astean zehar izandako gertaera esanguratsuen protagonistek beren tokia izango dute saioan". Miramongo egoitzan grabatuko dute.

Aurreneko programan, hiru elkarrizketatu izango dituzte platoan: Josebe Iturrioz irakasle eta aktibista feminista transexualitateaz mintzatuko da; Zuhaitz Gurrutxagak futbolarekin eta telebistarekin lotutako kontuak azalduko ditu; eta Jose Mari Apezeta bere ogibidez arituko da —Euskal Herriko azken joaregileetako bat da—.

ETBk nabarmendu duenez, elkarrizketak, aktualitatea eta umorea izango dira saio berriari "berezko nortasuna" emango dioten elementuak. Ostegunero emango dute ETB1en, 22:30ean. Saioak bere webgune propioa du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.